2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Historiaren Tabernan

HISTORIAREN TABERNAN

Guztiz itsu ari nintzen jartzen historiaren tabernan
gizon, emazteek, haur ala gazteek, zeinek ardo gehiago
edan

“Biba besta!” dio Muñagorrik “Marinela, boga boga!
Aupa gizona! Atzar emazte! Sexua gozatzeko da!”

Jaun Baruak txori txikiari: “Haika, mutil jeiki hadi”
Kattalin neska zahar bat tentatzen keinuka ilargiari

Iparragirrek komediante ukazioa legetzat
Donostiako hiru damatxo bilutsirik daudenentzat

Hil da Jainkoa! Nork dantzatuko ote du soinutxu hori?
Hamalau atso tronpeta jotzen aita San Antoniori!

Hau da gauaren zoragarria, txarra morkoan txunpletin:
Anai arrebak amodioz prest gira oro elgarrekin!

Zibilak esan naute biziro kaleko azken mobida…
Haizea dator, eta orduan, bost tiro entzuten dira!

Hauts hartatikan, ustegabean, hor agertzen da Txirrita
ur-pistola batez furra-furra; soineko txuriz jantzita

Armen hartzera deitu ninduen: “Erre, erre trapu zaharrak!
Demokrazia zerri askara! Biba lehengo fuero zaharrak!”

Burruka hortan bizi da eta beti aurrera Kastero…
“I shot the sheriff”, esan omen du: “Sartuko naiz
gerrillero”

Bizkaiko aberatsak diruzale, hankak zebiltzan aidian…
“Honela ezin leike!”, esan du: “Jainkuaren izenian!”

Txakurrak datoz ta izkutatzen naiz ikurrinan atzian…
Ni naizen bezin kobarderikan ez da Europa guzian

Ixil-ixilik hegaka joan nintzen salako leihora
salta kalera, ta bat eta bi, mendi hegaletan gora

Izarren salda urdina edanda Zezengorri ta Akerbeltz
Burua galtzen ari naiz eta ez ez dut nahi ez, ez, ez, ez

Loretxoari begira ume eder bat ikusi nuen;
gero beste bat, eta beste bat, inguratua nengoen

Basandereak erantzun zidan: “Orai dugu phorogatu
O petit poete, bihotz nerea, haur horrek aita zu zaitu”

Zerbait emanaz eskatu nion: “Umetxo, aska nazazu…
Libre izateko naiz jaioa, Pariserat banüazü”

Azken arnasa hartu nahi nuke Santa Maña egunian…
(mekauenlamar!)
Izar berri bat piztutzera noa sonbreruaren gainian

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina