2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Txikitero Eguneko Argazkiak

Kaixo lagunok,

Egia esan, bloga pixka bat ahaztuta daukagu eta horregatik Txikitero Eguneko argazkien bilduma ez dogu hemendik jarri... Egun bikaina izan zen, Bilboko Alde Zaharreko kaleetan sekulako giroa aurkitu gendun eta, Nafarroa Kanta Taldeagaz, parranda itzela bota gendun.

Argazki honeek Fulvio Lo Giudice argazkilariak bidalitakoak dira, mila esker! Argazki eta bideo guztiak hemen







Mundakako Santa Katalina jaietan emanaldia

Kaixo lagunok,

Datorren Azaroaren 22an, Mundakako Santa Katalina jaietan abesten egongo gara. Kuadrila majua osatu dogu, beraz animatu zaitez eta ettori gugaz abestera.

Zabaldu!

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

Txikitero Eguna!

Kaixo lagunok!

Urtero bezala, Txikitero Eguna ospatu beharko dogu, eta betiko moduan, Bilboko alde azaharretik ibiliko gara kantuka. Ondino planik ez dekogu, baina zoaz ahotsa berotzen ;-)

Berrituko dogu posta, plana prest dekogunean!

San Fermin Txikitoko argazkiak

Kaixo lagunok,

Pasadan asteburuan, Iruñako alde zaharrean kantuka ibili ginez San Fermin Txikito ospatzen. Kriston giro eta parranda euki gendun, eta bueno eskerrak danoi, batez ere Erlantz Durantes eta Suberri tabernari, bazkari eta poteo bikaina antolatzeagatik, eta Xabi Cuencari, ataratako bideoengatik.






Argazki gehiago hemen.

2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

San Fermin Txikito - Programa

San Fermín Txikito - Programa

Kaixo lagunok,

Hemen dekozue aurtengo San Fermin Txikitoko programa guztia. 




Zapatuan bertan egongo gara abesten, beraz animatu eta zabaldu!

2014(e)ko irailaren 16(a), asteartea

San Fermín Txikiton Emanaldia

Kaixo lagunok,

Datorren Irailaren 27an, Iruñan ospatzen den San Fermin Txikiton kantatzen ibiliko gara. Ondino ez daukagu jaialdiaren programa, baina eguneratuko dogu post hau barri guztiekin.


Animatu zaitez eta zabaldu!!!