2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

San Fermin Txikito - Programa

San Fermín Txikito - Programa

Kaixo lagunok,

Hemen dekozue aurtengo San Fermin Txikitoko programa guztia. 




Zapatuan bertan egongo gara abesten, beraz animatu eta zabaldu!

2014(e)ko irailaren 16(a), asteartea

San Fermín Txikiton Emanaldia

Kaixo lagunok,

Datorren Irailaren 27an, Iruñan ospatzen den San Fermin Txikiton kantatzen ibiliko gara. Ondino ez daukagu jaialdiaren programa, baina eguneratuko dogu post hau barri guztiekin.


Animatu zaitez eta zabaldu!!!

2014(e)ko abuztuaren 13(a), asteazkena

Erromoko Jaietan Emanaldia

Kaixo lagunok,

Pasadan zapatuan sekulako eguna pasa gendun Erromoko jaietan. Eguraldi bikainaz gain, Erromoko kale eta tabernetan giro aparta aurkitu gendun. Indarrak hartzeko eta eztarriak biguntzeko, hamaiketako batekin hasi zan eguna:


Behin indarberrituta, Txiskales taberna aurrean, talde guztiarekin biltzera joan ginan:

Emanaldia hasi zan eta Erromoko kaleetan zehar kriston giroa topa gendun. Bertan, putxera txapelketan giroa sortzen ahalegindu ginan eta berton beste hamaiketakoa prestatu euskuen....



 Eskerrik beroenak putxera txapelketa antolatzen dauan taldeari, hori bai hamaiketakoa!!

 Eta eztarriak lehertzear egozala, bazkaltzeko ordua heldu zan, arratsaldeko sei t'erdietan....

Bero handia egin arren, Getxoko La Ventako sukaldariak prestatutako indabak gogoz jan genduzan (Mila esker Ander, indabak bikainak) eta bazkari ostean bertsolariak agertu ziran Erromoko bertso poteoarekin hasteko asmoz. Bertso saiotxo ezkaini ostean, gure Arana maisua animatu, eta nola ez, eurekaz hasi zan bertsotan:

Eta hemendik aurrera, kantuka jarraitu gendun erromoko kaleetatik...

Amaiera ordua sekretupean gorde dogu... Gora Erromoko Jaiak!!!!!

Argazki gehiago hemen


2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

Enkarterrien meatzari garaiko errepresentazioan abesten

Kaixo lagunok,

Blogean idatzi gendun moduan, Pobeñako herriak antolatzen dauan 1890 - Enkarterrien meatzari garaiko errepresentazioan abesten egon giñan. Giro ederra aurkitu gendun, herriko jendea eta etxeak garai hartako itxurarekin, eta sekulako giroa kale eta tabernetan. Betiko lez, primeran pasa gendun:


 Jimenez Ocio sendiari gure eskerrik beroenak, abesten egon giñan guztientzako bazkari bikaina prestatu eben eta.

Hemen dekozuez argazki batzuk. Hala ere, saiatuko gara egindako guztiak pixkanak pixkana album honetan batzen.

  

Gogoratu, Abustuaren 9an Erromoko jaietan abesten egongo garela. Animatu zaitez!

2014(e)ko uztailaren 14(a), astelehena

Erromoko Jaiak 2014


Kaixo lagunok

Datorren Abuztuak 9-an, larunbata, Erromoko kaleetataik abesten egongo gara. Urtero bezala, Gobelondo kaleko inguruetatik 12:00ak aldera hasiko gara. Bertatik, Ganeta enparantzara hurbilduko gera, handik pixkatxo bat abesteko eta giroa alaitzeko. Barriro ere, Gobelondo inguruetara bueltatuko gera, gure kantu parranda handik bukatzeko, baina hau ez dakigu zein orduan izango den...

Hemen dekozue pasadan urtean ataratako argazki pare bat:







Anima zaitez eta etorri gugaz abestera!!!

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Enkarterrien Meatzari Garaiko Errepresentazioan Emanaldia

Kaixo lagunok,

Datorren Domekan, Uztailaren 13an, Pobeñako herriak antolatzen dauan Enkarterrien Meatzari Garaiko Errepresentazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu deuskue.


Betiko moduan, ahalik eta jende gehiago batu nahi dogu. Bertan eguerdiko 11:00tan lotu gara. Hori bai, guztiok janzkera bardina eramatea eskatu desukue bera mahoizko praka edo gona urdina, alkondara zuria, gerrikoa, abarkak edo alpargatak eta pikudun zapia. Eta noski, ez ahaztu kantutegia eta txapela!

Beraz, animatu zaitez eta parte hartu!

Oharra: Argazkiak Harresi Kultur Elkarearenak dira.

Zorionak

ZORIONAK ( Kaxiano)

Hitzak eta Musika: Kaxiano

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.

Berriro ere iritsi zara zure urtebetetzera
aita-ama ta senideekin zoriontsu zara
pozaz zoratzen gatoz gu ere gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera (bis).

Zorionak zure urtebetetzean…

Gaur bexalaxe opa dizugu urtetik urtera
osasun onarekin beteaz jarraitzeko aurrera.
Berriro ere pozak zoratzen etorriko gara
maitasun loreak zuretzako ekartzera (bis).