Lehenengo eta behin, eskerrak emon behar deutsagu Bilboko jendeari atzoko giro eta parte hartzeagatik. Bilbon sekulako jendetza topa gendun, eta abesteko gogoagaz pilo bat.
Hemen dekozuez argazkiak eta hona hemen Pottokaren bertsioa:
Gure eskerrik beroenak atzo Erromoko kaleetatik kantu jiran gurekin batera ibili zinenoi. Bereziki, eskertu nahi genuke hamaiketakoa antolatu eben Felipe eta kompañiari, parte hartu eben tabernei eta baita gure taldekide dan Ander "Feli"ri eta beste laguntzaileei, bazkari eta logistika bikaina prestatzeagatik.
Urtero moduan, datorren Zapatuan, Abustuak 8, 12:00tatik aurrera Erromoko kaleetatik ibiliko gara kantu jiran. Ganeta tabernatik abiatuta, kaleetatik zuok guztioka topatzea espero dogu.
Datorren Domekan, Uztailak 12, Pobeñan abesten ibiliko pasadan urtean moduan. Kriston giroa eta egun aparta pasa ostean, Pobeñako auzokideak gonbidapena luza deuskue barriro be. Beraz, datorren Domekan handik zuok ikustea e
spero dogu.
Pasadan Igandean, Portugaleteko Elai Alai kultur elkarteko gonbidapena jarraituz, alde zaharreko kaleetatik kantu jiran ibili ginan. Hona hemen gure taldekide dan Ixone Trigerosek egindako argazkiak.