2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Anttoni eta Antton

ANTTONI ETA ANTTON

Hitzak: Nemesio Etxaniz - Musika: Herrikoia

♂ Anttoni, Anttoni!
zure atean nago ni.
♀ Ai, Antton, ai, Antton!
ate ondoan hor konpon!

♂ Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra;
zerua goibel, kabia hotza, ta janari gabe lurra
Ai, maite, nere bihotzak duan zure hotzaren bildurra!
Biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egurra.
Anttoni, Anttoni!…
♀ Enarak ez du behin egindako kabirik inoiz aldatzen;
urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen
Baina zu, Antton, enara txarra zaitut neretzat bilatzen;
jai bakoitzean neska berria ikusten zaitut maitatzen.
Anttoni, Anttoni!...
♂ Enarak ere bere kabia galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz ta honuntz, kabitik du aldegiten.
Egarri dagon nere bihotza zuk eman ezik edaten
berriro ere ibiliko da gogorik gabe nunbaiten.
Anttoni, Anttoni...
♀ Zure bihotza egarri dala, esan didazu bertsotan;
neronek ere ikasia det arrazoi dezula hortan;
zu beti zabiltz edari bila, ikusi zaitut askotan,
baina neurriz gain egarri hori itotzen dezu ardotan.
♂ Anttoni, Anttoni, kalabaza zale ez naiz ni.
♀ Ai, Antton; ai, Antton, haize preskuari gabon.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina