2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Kontrapas

KONTRAPAS

Hitzak: Beñat Etxepare
Musika: Xabier Lete

Garaziko herria benedika dadila
Garaziko herria benedika dadila
euskarari eman dio behar zuen tornuia
euskarari eman dio behar zuen tornuia.

Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA(bis)

Bertze jendek uste zuten, ezin iskriba zaiteien (bis)
orain dute porogatu, engainatu zirela (bis).

Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA(bis)

Bertzeak oro izan dira, bere goien gradora(bis) ;
orain hura iganen da, bertze ororen gainera (bis)

Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA!(bis)

Oraindaino egon bahaiz, inprimitu gaberik (bis),
hi engoitik ebiliren, mundu guztietarik (bis).

Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA
Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA
Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA!.

Kattalin

KATTALIN

Hitzak: Jon Mirande
Musika: Herrikoia (Great Britain)

Ene maite, ene maite, ene maite Kattalin
sekulako ta betiko galdu zaitut Kattalin.

Etxe txiki txukun baten, zure aitetamekin
zinen bizi, zintzo bizi, ene maite Kattalin.

Ene maite, ene maite….

Baina eder zinen zinez, zine izar bat bezin
ile gorri (baita zorri), zuk bazenun Kattalin.

Ene maite, ene maite….

Ibaiaren zinen joaten, zure ahate beltzekin
goiz batean, bat batean, ito zinen Kattalin.

Ene maite, ene maite….

Hilerrian bada lore, euzki lili, krabelin
zu zaituzte, badut uste, ongarritzat Kattalin.
 
Ene maite, ene maite….(bis)

Katuaren Testamentua

KATUAREN TESTAMENTUA

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Hil da, hil da
gure katue,
egin dau, egin dau
testamentue: (bis)

amumantzako, amumantzako
hankak eta burue,
aititentzako, aititentzako
abarkak egiteko narrue.

Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa-barrue,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentue.

Kanuto

KANUTO

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo

Kanuto eta Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto eta Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Axun kla, kla,
Axun , kla, kla
Ospantoni bruji,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik (bis)

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik
Mari mutrikuarra
begira dabil (bis)

Ortuan perejila
saleroan gatza
atera platerera
jan daigun legatza

Kantuz

KANTUZ

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

Kalera Kalera

KALERA KALERA

Hitzak: Josu Txapartegi
Musika: Imanol Urbieta

Altxa begiak, zabaldu orok
deiadarra lagunari
berriro izanen gaituk libre
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera, borrokalari kalera,
kalera, kalera, borrokalari kalera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera. (Bis)

Bultza ta bultza, euskal langile,
Euskal Herri sufritua
burni kateak geldi labetan
danba danba, lurrera gartzelak.
Kalera, kalera, borrokalari kalera,…

Zai dago ama, zai aita … (Bis)

Joxe Migelen Batela

JOXE MIGELEN BATELA

Hitzak: Herrikoia
Konponketak: Kepa Junkera

Joxe Migel, Migel Joxe
Joxe Migel, Migel Joxeren batela.

Joxe Migelen batela
txitxarrua ta berdela
Joxe Migelen batela
txitxarroa ta berdela.

Itxasuntziak doiazenian
bixigutan itxasora
neskatilek hartuten dabe
tresna guztien ardura.

Joxe Migel...

Lojetan gertatuten dire
karnada t'aparejuek
biharamongo egunian
prest dana euki daidien.

Joxe Migel...

Lojetako neskatiliak
txalopak datozenian
hasten dira gorabeheretan
otzara zaharren atzian.

Joxe Migel...