2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

John Zaharra

JOHN ZAHARRA

Hitzak eta Musika: “Mo Ghile Mear”
Bertsioa: Pablo Aristi

Etxerako ordua
iritsi zaigu John Zaharra
Kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea

Zenbat kanta, zenbat hitz
Lagunak lagun truke
Biharko ere zerbait
utzi beharko genuke

Etxerako ordua…

Gure emaztetxuak
lo hartuta leudeke
ai zer gau goxua
ezkonduta bagendeuke

Etxerako ordua…

Etzaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke
 
Etxerako ordua… (bis)

Jeiki Jeiki

JEIKI JEIKI

Hitzak ega Musika: Herrikoia (Iparralde)

Jeiki, jeiki etxekoak,
argia da zabala,
argia da zabala!
Itsasotik mintzatzen da
zilarrezko tronpeta
bai eta ere ikaratzen
Olandresen ibarra! (bis)

Jeiki, jeiki etxekoak,
argia da zabala,
argia da zabala!

Itsasotik hurbiltzen da
untzi bat kargatua;
gaitzen denak mentura
haren atakatzera! (bis)

Jeiki, jeiki etxekoak,
argia da zabala,
argia da zabala.

Itsasoan agiri da
argi gozo biguna,
bere aurrean beldurtuta
ihes doa iluna.(bis)

Jaun Baruak

JAUN BARUAK

Hitzak: Herrikoia (Zuberoa)
Musika: Benito Lertxundi

Jaun Baruak aspaldin
xederak hedatü zütin, (bis)
txori eijer bat hatzaman dizü
Paubeko seroren komentin, (bis)
orain harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin. (bis)

Xedera baliz halako
merkatietan saltzeko, (bis)
Ziberuako aitunen semek
eros litzazkie oro, (bis)
halako txori eijerto
zunbaiten hatzamaiteko (bis).

Igaran apirilaren bürian,
armadaren erdian, (bis)
züntüdan bihotzian,
armak oro eskian; (bis)
present espiritian,
manka besuen artian. (bis)

Jauna maite banaizü,
erraiten düzü bezala, (bis)
kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbütxüa (bis)
eta maita herria,
üken dezadan plazera.(bis)(bis)

Itziarren Semea

ITZIARREN SEMEA

Hitzak: Telesforo Monzon
Musika: Pantxoa eta Peio

Itziarren semeak, ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean, tinko ta ixilik egoiten...

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

- Haurra zer egin haute holan agertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Ta amak eskeini zion klabelin gorria.
 
Itziarren semea…

Zazpi gizon nituen joka inguruan
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean.
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik!
ta hantxe galditu dira fitsik jakin barik!
Lagunen izenik ez baitut eman nik...
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik

Itziarren semea…

Ituringo Arotza

ITURINGO AROTZA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Ituringo arotza Erramun Joakin,
haserre omen zaude, zeren dugun jakin;
santurik ez daiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtuta joareak egin.

Lalalala….

Arotzak erran dio bere andreari,
urtu behar dinagu, ekarran santu hori.
Gizona hago isilik! Bekatu duk hori.
Ez zionagu erranen sekulan inori.
 
Lalalala…

Ituringo joare e(g)ile Ramuntxo Joakin,
haserre omen zaude, zeren dudan jakin,
konfesa zaitez ongi erretorarekin,
ez dute zer fidatu santuek zurekin.
 
Lalalala….

Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte,
baldin arotz horiek jakiten badute,
joareak egiteko urtuko zaituzte.
 
Lalalala….

Itsasontzi Baten

ITSASONTZI BATEN

Hitzak eta Musika: Kaxiano

Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora. (bis)

Agur nere ama laztan goxoari
agur nere maite politari
ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari (bis)

Itsasontzi baten...

Agur senideak, agur lagunari
agur Euskal Herri osoari.
Ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari (bis)

Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herriari.(bis)

Irrintzina

IRRINTZINA

Erradanak irrintzina, nondik heldu izan
Hire oihu samina non hartua daukan
Mendi kasko-kaskotan ala erreketan?
Erradak irrintzina, non sortua izan

Hik ditut betidanik bildu Euskaldunak
harpe eta zelaietan zutik zagotzinak
hik zintzur-bularretan, bortuko artzainak
baderamatzak ere gau eta egunak

Zer ote daukuk, bada, hik errango
hire ehortze eguna ez dela biharko
zimeldu den arbola baita berpiztuko
xori guziek betan berriz kantatzeko

Emak, ba, irrintzina, beti hik hireari
idekiz sail berri bat gogo guzieri
erakuts bide ona bihotz kartsueri
geroa segurtatuz Euskal Herriari